Skip to main content

Aritz Corsitto, Elkarrekin Podemos: "Gipuzkoan, eta bereziki, Beasainen eraldaketa martxan jartzeko moduan gaude"

Elkarrizketa

Aritz Corsitto Beasaingo Elkarrekin Podemoseko alkategaia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Corsittok azpimarratu du “hutsune politiko” bat betetzeko asmoz aurkeztu direla hauteskundeetara, eta nabarmendu du 2019ko hauteskundeetatik hona “bikoiztu” egin dutela hautagaitza kopurua Gipuzkoan.

Corsittok nabarmendu du Gipuzkoan eta Beasainen “eraldaketa” martxan jartzea dela beren xedea, eta publikotasunaren alde lan egingo dutela nabarmendu du: "EAJren bidea pribatizazioa izan da: kiroldegiaren kudeaketa, zaborrak... dena esku pribatuetan dago, eta publikoa izan behar du".

Beasaingo alkategaiak azpimarratu du herritarren ahotsa “errespetatu” egin behar dela, eta erabakiak adostasunez hartu behar direla. Gehitu du etxebizitza eskubidea bermatzeko neurriak hartuko dituztela: hutsik dauden etxeen zerrenda egin, Beasain eremu tentsionatu izendatu, alokairuzko parke publikoa handitu...” Migratzaile eta errefuxiatuentzako harrera eredua aldatu behar dela gehitu du.