Gure begiz

All Stories

Irati Agirreazkuenaga: 'Arte eszenikoek Bilboko Alde Zaharra hartuko dute otsailean'

Irati Agirreazkuenaga aktoreak kultur proposamenak eman dizkigu; antzerkia, literatura, musika eta erakusketak, hain zuzen. Antzerkian, Lautan Hiru Bilboko alde zaharreko jaialdiaz aritu da; Musika eta hitzak uztartuta 'Olatu arteko txalupa arraroa' emanaldia, Osinaga eta Sarrionandiaren eskutik Aiaraldea Ekintzen Faktorian; Literatura, politika, memoria” solasaldi zikloa Donostian; eta Aura Satz artista kataluniarraren azkena, Gasteizko Artium museoan: elektronikaren hiru emakume aintzindariren inguruko dokumentalak ikusgai.

- Literatura: “Literatura, politika, memoria” solasaldi zikloa Donostian, Uxue Alberdi eta Jule Goikotxea besteak beste Estallidos lanarekin

- Erakusketa: Aura Satz artistak elektronikaren hiru emakume aintzindariren inguruko dokumentalak

Xabier Martin: 'Lan erreforma aurrera aterako da, eskuineko bidetik'

Espainiako Gobernuak CEOE patronalarekin eta Comisiones Obreras eta UGT sindikatuekin adostutako lan erreforma baliozkotuko du gaur Espainiako Diputatuen Kongresuak. Ezustekorik ez bada, aldeko botoak aurkakoak baino gehiago izango dira.

Ciudadanosen babesarekin egingo du aurrera, eta inbestidurako bazkideak albo bateara utzita, EAJk, EH Bilduk eta ERCk aurka bozkatuko baitute. PDeCAT eta UPN izan dira lan erreformari babesa eskaintzen azkenak, gaur Kongresuan egingo den bozketari begira. Baina UPNko bi diputatuek ezbaian jarri dute erreformaren onarpena, ez baitute segurutzat eman alde bozkatuko dutenik.

Xabier Martin Berriako kazetaria izan du gurean, bozkaketaren jarraipena egiten dabil. Hala, Martinek erreformaren gakoak aztertu ditu, eta nabarmendu duenez UPNko bi diputatuek tentsio pixka bat jarri dute, baina alderdiak agindutakoa beteko dute; lan erreforma aurrera aterako da, eskuineko bide horretatik.

Asier Blas: 'Errusiak Ukraina inbadituko duen zurrumurrua AEBetik dator'

AEBk eta NATOk idatziz erantzun zieten Ukrainako krisia baretzeko Errusiak egindako eskariei. Hiru dira Errusiaren eskakizun nagusiak: NATOren zabalkundea geldiaraztea eta Ukraina eta Georgia kide gisa ez onartzea, sobietar errepublika ohiekin kooperazio militarra etetea eta NATOk militarrak erretiratzea 1997ko posizioetara.

Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak eta Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak telefonoz hitz egingo dute astearte honetan.

Hala ere, Ukrainako afera lehendik dator, 2014an gerra zibila piztu zen, egun, su etenean dagoena. Asteotan hedabideetan irakur zitekeen Putinek 100.000 soldadu bidali dituela Ukrainaren mugetara, baina Kieveko Gobernuak hori ukatu du. Hala, Asier Blas geopolitikako adituak Ukrainan gertatzen ari dena ulertzeko gakoak aztertu ditu.

Jabi Arakama: "Hitzarmen proposamena oro har positiboa da Nafarroarentzat”

Hitzarmen Ekonomikoaren Legearen erreformaren inguruan Nafarroako Parlamentuaren akordioa lor dezakeen birformulazio bat proposatu du Geroa Baik. Hala, Jabi Arakama Gero Baiko kideak azaldu duenez, hitzarmen proposamena oro har positiboa da Nafarroarentzat, baina ezin dute onartu PSNk ezarri nahi duen aldaketa. Bestalde, ohartarazi du PSNk eskuinerantz hurbildu nahi duela eta UPNrekin paktatu. Nafarroako Gobernuak sindikatuei aurkeztutako administrazio publikoetako lanpostuak eskuratzeko arautzen duen dekretuaren zirriborroaren kontra agertu da Arakama. Dekretu horretan jasoko dute euskara eta gainerako hizkuntzen balorazioa. Bada, eremu ez-euskaldunean euskara ez da merezimendu gisa hartuko; bai, ordea, ingelesa, frantsesa eta alemana.

Idoia Madarieta: 'Pandemiak gazteen prozesu psikologikoa eten du'

Izurritearen ondorioz, osasun sistemak goia jo du, 2 urtetan gertatutakoak ondorioak ekarri ditu herritarren osasun mentalean, gazteetan batez ere. Idoia Madarieta psikologoak nabarmendu duenez, pandemiak ezjakintasun egoera permanentea sortu du. Gainera, pandemiak gazteen prozesu psikologikoa eten duela azaldu du, murrizketa sozialak eta etorkizunari buruzko ezjakintasunak eragin nabarmena izan duela. Hala, aditzera eman duenez, norbere osasun mentalerako sare sozial osasungarriak izatea oso garrantzitsua da, eta ahal den neurrian harreman sozialak mantentzea beharrezkotzat jo du.

Mertxe Aizpurua: 'CEOEk ez du akordioa aldatu nahi eta gobernuak men egin dio'

Mertxe Aizpuruak EH Bilduren legebiltzarkideak EH Bilduk iragarritakoa berretsi du: ez dute lan erreforma babestuko testuan aldaketak egon ezean. Aizpuruak dio "onartezina" dela kaleratzeak "hain merke ateratzea enpresariei". Inbestidura blokearekin adostutako erreformaren indargabetzea ez da eman, bere hitzetan, "beto eskubidea" eman diotelako CEOEri; "Ez du akordioa aldatu nahi, eta gobernuak men egin dio".

Ciudadanos alderdiarekin lan erreforma aurrera ateratzen baldin bada, Gobernuak "sinesgarritasun eza" izango duela baieztatu du eta nabarmendu du "eskuinarekin ez gara bateragarriak".

Aitor Urresti: 'Energia nuklearrari berde etiketa jarri nahi diote finantzatu ahal izateko'

Europako Batzordeak energia berde gisa klasifikatu nahi du energia nuklearra; EBko Inbertsio Jasangarrien Taxonomian zerrendatu behar dira jarduera ekonomiko berdeak, dirua jartzeko haietarako, ingurumenaren mesederako. Erabakiaren ondorioez eta horren atzean dauden interesez aritu da Aitor Urresti EHUko Energia Berriztagarrietako irakaskea.

Mireia Saiz: 'Indarkeria matxistaren biktima den emakume bat etxegabetuko dute Barakaldon'

Indarkeria matxistaren biktima den emakume bat eta bi adingabe etxegabetuko dituzte Barakaldon. Argitan talde feministako kidea den Mireia Saizek azaldu duenez, "egoeraren aurrean, Udalaren aldetik ez da erantzunik ematen". Ohartarazi duenez, ez da ezagutzen duten "kasu bakarra" eta honen aurrean egoera salatzen eta irtenbideak eskatzen jarraituko dutela baieztatu du.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image